2017/04/25

2017/04/06

Guneak Zabaltzen Donostian (bideoa, audioa eta txostena)



Donostialdean ibili izan gara azken aldian. Guneak Zabaltzen hasi gara bertan, eta jarraitzeko asmoa dago. Gai izango ote gara? Herritarren ekimenez eta autoeraketan oinarrituta, epe luzerako mugimendu harmonikoa eta emankorra eragiten?

Gune Irekiaren Lagunak horretan gabiltza, pozik bidean, ea ba!

Goiko bideo horretan laburtzen da GZ 1. topagunea (2017-3-11+12an, Aitor Ikastolan). Lan ederra Imanol Ugartek, esker mila! Baita ere María Alonsori abenturatxo honetan parte hartzera gonbidatzearren, Rita Aldabaldetrekuri, fazilitazioan lagun izan dugunari eta bertan ibili izan garen hainbeste laguni.

Txosten honetan duzu irakurgai, bertakoaren laburpena.

Eta hemen entzuteko moduan, parte hartzaileek topagunearen itxieran botatakoak entzuteko aukera.

Bizi eta segi guneak zabaltzen!

@Eleder_BuM



2017/01/30

Haziak:botere harremanak hezkuntzan lantzen

HAZIAK dokumentala from Haziak on Vimeo.

Botere arteko harremanak lantzea helburu duen Haziak egitasmoa Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan gauzatu da 2015-2016 ikasturtean, eragile ugariren parte-hartzearekin eta hezkuntza formala zein ez-formala uztartuz. Dokumental honetan azaltzen da Haziak zer den, zertarako jaio den, egitasmoaren protagonisten ahotik.
Haziak webgunea: haziak.eus
Eragileak: haziak.eus/haziak/eragileak