2009/09/11

AUZOKOEKIN HEZTEN, AUZOAN HAZTEN



Aurreko idatzi baten eskolatzeari buruzko ardura erakutsi dugu.
Gai batek arduratzen gaituenean zerbait egin behar, ez da?
Munduko bazterretan (herri dirutsuetan, berariaz, eta gosetsuetan, halabeharrez) "unschooling" eta "homeschooling" mugimendu interesgarriak daude.
Gure hezkuntza-sistemaren gabeziak egile askok adierazi izan dituzte. Bestelako hezkuntza-sistemak sortzeko mugimenduak baita ere. Gure artean eragiten dute, esaterako:
Espainieraz:
Crecer Sin Escuela (John Holt-en Growing Withiut School haren harikoa) eta
Asociación por la Libre Educación
Frantsesez

Hezkuntza-sistema ofizialak alde onak ere baditu: egitura eta baliabideak, ondo prestatutako eta bokazioko jende asko, eta batez ere, inertziaz, umeak han daudela! Hau da, inertziak lagundu egiten gaitu bertan umeak uzten.

ALETXU BAT, HASTEKO....

Polita litzateke auzoko guraso talde baten ardurapeko hezkuntza berrasmatzea. Uste dugu, baina, denbora pasa beharko dela horretan jardun nahi duen guraso kopurua egon arte.

Bitartean proiektu txiki bati ekin nahi genioke. Jarraian, Bilboko Alde Zahar inguruko guraso lagun batzuei bidali berri diegun mezua:

Ikasturtean zehar (hilean behin-edo) auzoko ume taldetxo bat gurasoren baten ardurapean-edo bildu eta ibilaldiak, bisitaldiak eta bestelako jarduerak egitea da plana. Jarraian ideiari buruzko xehetasun batzuk:

* noiz: asteazkenetan ondo legoke, "lan"-astearen erdian dagoelako.
* ordutegia (gutxi gora behera): 9etan umeak Santiago Plazan bildu eta 13etan bertan egon bueltan.
* toki batzuk: Ahateen parkea (arbolak, ahateak), Arte Eder Museoa (debaldekoa da asteazknetan), San Franziskoko ludoteka, Artxanda, Areatzan kaleko jolasak, hondartzak, igerilekuak,...
* ibilaldietako arduradun: gurasoak. Guk ordu horiek libre ditugu eta alaba nagusiarekin horrelako zerbait egin gura dugu, eta ume gehiagorekin bada, gurago. Libre duen beste gurasorik balego, txandaka.
* haurrak: jarraian oinez ibiltzeko ohitura dutenak. 4 urtetik gorakoak, beharbada???
* talde bateko haur kopurua: 6 inguru.
* ume askoren gurasoak interesatuta baleude, primeran, txandaka egin dezakegu, hilean bi taldetxo edo gehiago eratuz. Gure gogoan dago alabak hau asteazkenero egiteko aukera izatea, beraz, lasai "hartu" ditzakegu 20 ume inguru ere, txandaka!
* ikastetxe ofizialen oniritziz edota laguntzaz bada, hobe.

PROPOSAMENA NORANTZA

* gurasoek kudeatutako talde-esparruak ikastetxeekin elkar-lanean
* eskola-orduetako eskolatik kanpoko jarduerak (eskola-ordutegia "des-sakralizatzea")
* gurasoen arteko harremana
* auzoko jarduerak (zenbat eta ikastetxe gehiagotakoak izan, hobe)
* eskolek (Miribilla, Atxuri, Santa Maria, Karmelo,...) ekimenaren berri badute eta ideia hau zabaltzen laguntzen badute, hobe
* umeengan ibiltzeko ohitura sustatzea
* eskolatik kanpo euskaraz egiteko ohitura sendotzea
* ,...

Zer deritzozue? Interesatuta? Egingarria? Gogorik bai? Honelako kontuetan interesa izan dezaketen gurasoei eta jendeari pasa mezua, bai?

No comments: