2009/09/27

GOXEPIXTUTE



"Goxakilik"=goseak hilik, etxean gose itzela adierazteko erabili ohi gugun esamoldea. Atzo "goxepixtute"=GOSEk bizituta atera ginen Arrasateko musika-taldearen ikus-entzukizunaren ondoren...

Duela egun batzuk, lagun batzuekin berbaz, ohiko erretolikan hasi ginen hiru lagun, "lauramar" urte ingurukoak hirurak: "baina orain, zer musika-talde dago, bada, ona (bokazio argikoa-nortasun handikoa- ondorioz kanta apartak egin eta emateko gai dena- eta zaletu sakonen talde zabala duena izan daiteke hemen "ona"ren parekoa, beharbada?)..."

Izen batzuk bota genituen, nik neuk ezer guuutxi jakinda, hark esanda Amasay, honi entzunda Audience, no-non irakurrita Lissabö,... baina, jakina, Hertzainek eragin zigutenaren aldean, hutsaren hurrena guztiak, putza!...

"Lauramartarren" ohiko ele etsiak, badakizue!

Tira, atzo GOSE entzuteko parada izan genuen Uribarriko jaietan. Guretzat estreinekoz. Bagenuen haien entzute apur bat, ondo omen zegoen taldea,...

Oooooso gustora sentitu ginen han, "lauramartarron" kontzertuetara bakarrik joan behar izate hori gora-behera, bertaratu eta damurik bat ere barik itzuli ginen etxera pozik. Freskoak, nortasun argikoak, bereziak, indartsuak,... iruditu zitzaizkigun. Badira bai harribitxiak, nola ez, jakina!

ZIur aski, urteetan gora, gure interesak asetzeko pertsona, talde, ekimen eta espazio falta ez da arazo. Bizitza bizia denez, beti loratuko dira horrelakoak.

Norberak esploratzeko, ikertzeko, arriskatzeko eta aurkitzeko jarrerari eustea, ostera, hori bai zailagoa da. Urteetan gora egin baina umetasunaren apurrik ere galdu ez egiteko grina horrekin jarraitzea... akaso!

No comments: