2010/03/29

BURU-MAPAK. SARRERA IKASTAROA APIRILEAN, IRUÑEAN

Paul Foreman-ek egindako buru-mapa,Pablo Picasso gai hartuta. ITURRIA: http://www.mindmapart.com/category/art-mind-maps/history-mind-maps/

Heldu den apirilaren 17 eta 24an buru-mapagintzarako sarrera ikastaroa ematekoak gara Iruñean.
  • Datuekin, informazioarekin, buruarekin, ideiekin... lan egiten duzun horietako bat zara?
  • Sarri ideiak atera behar dituena eta ideia horiek informazioari lotu, berrantolatu, eta aurkeztu behar izaten dutenekoa?
  • Beharbada jende eta informazio asko biltzen duten proiektuen ardura izan ohi duzu?
  • Irakaskuntzan ari zara, akaso, edo asko ikastea dagokizu gaur egun?
  • Jende aurrean mintzatu behar izaten ote duzu tarteka eta horren inguruko guztiak amesgaizto baten itxura izaten ohi?
  • Kosta egiten ote zaizu testuarekin lan egitea, eta, irudiek eta koloreek, ostera zure gogoa berpizten?
Edonola izanda, ziur aski, aurkikuntza izango da zuretzat buru-mapagintza, lehenegoz hurbiltzen bazara.

Ziur aski, azken ikastaroratutakoei legez, oso tresna praktikoa irudituko zaizu, sormena piztuko dizuna eta bideak irekiko dizkizuna.

Horren susmotan bazaude eta egoki izanez gero, bota begirada bat UEUren eskutik Iruñean eman behar dugun ikastaro honi, eta ingurukoei ere berri eman.


Buru-mapak egiteko erabili ohi dugun XMind programari libreari buruzko bideoa da goiko hau. Hala ere, aipatutako ezaugarri batzuk "XMind Pro" ordainduzko bertsioan agertzen dira soilik. Ikastaroetan softwarea erabiltzen ikasiko dugu, jakina, baina, eskuz buru-mapak egiteari behar duen tartea, eman eta gero, jakina!


Mereziko duelakoan, ondo bizi!

Eleder
BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter

No comments: