2010/06/20

BURU-MAPAK: SARRERA IKASTAROA BAIONAN, UEUren eskutik, uztailaren 7 eta 8an

Zuri ere ideiekin lan egitea suertatzen al zaizu maiz? Ikastea, informazioa laburtzea, jendaurrean mintzatzea? Proiektu jakinei buruzko informazioa eta ideiak ateratzea eta antolatzea? Batzuetan bakarka eta sarri askotan taldean ere bai?

Lan-mota horietan lagungarri izango zaizun teknika bat ikasi nahi? Zeregin horiei lotutako arazotxoak prozesu mugagabe eta gozagarria bihurtuko duen sormen- eta ikasketa-teknika zeureganatu nahi? Bideo honetan buru-mapen funtsa labur-labur

Buru-mapek horretan guztian lagunduko zaituzte. Eta aste pare bat barru Baionan sarrera-ikastaroa izango dugu. Zer ekarriko dizun ikastaroak? Hara aurreko baten izandakoek egindako balorazioa.

Hemen ikastaroari buruzko xehetasunak eta matrikula egiteko tokia.
- unibertsitari bizkaitarrak: matrikula doan.
- donostiarrak: matrikula doan.
- udaletako diru-laguntzak.

Baionako ostatua (lo egiteko tokia) antolatzen dugu.

Ondo-ondo bizi!

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

No comments: