2010/11/27

EUTOKIKO HORMAN BURU-MAPA

Amastéko Ricardogaz azken urteetan izandako hainbat elkarrizketaren ondoren sortu zen aurrekoan elkar-lanean aritzeko aukera.

Espazioa Irekitzen gonbidatu gintuen Txelu kideagaz, EUTOKIKO etorkizuna gai hartuta, jendearentzako deialdi zabala eginda eta bertan hainbat elkarrizketa interesgarri loratzeko tokia emanez.

Gainera,bertan hitz egindakoak buru-mapa batera eraman zuten I love my work eko lagunek (esker mila, MawatreS, Hodei eta Igor!), buru-mapagintzari buruzko oinarrizko kontu batzuk azaldu ondoren.

Goiko argazkiko buru-mapa hori atera zen. Lehenengo saioa izan da horrelakoetan eta denborak eta neurtzeko balio izan digu.

Ikasitako lezio batzuk:
  • topaketa batean berba egindakoak laburzeko tresna aparta da buru-mapa
  • egingo dutenek trebatu behar dira lehenik. Iruditzen jakitea baino askoz gehiago behar da: ideiak gako hitzetara ekartzeko gaitasuna, ideiak antolatzeko gaitasuna,...
  • material egokia behar da: gutxienez 12 kolore, harbela erabiliko bada, pastel-klariona bereziak,...
  • elkarrizketetan parte hartu duten jendeak irudia bera egiten integratzea aberasgarria litzateke,...

Alex Carrascosa datorkigu gogora, taldean egindako arte-lan ederrak bideratzen duen trebetasunagatik eta eskarmentuagatik,...

 Eleder

BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
www.burumapak.blogspot.com
www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (irrati elkarrizketak)
Twitter: @Eleder_BM

2010/11/21

EZKONTZA: Espazioa Irekia gai hartuta egindako buru-mapa

Ostegunean Asier Gallastegirekin bat egin nuen Antolaketa Konstelazioei buruz Katia del Riverok emandako ikastaro batean. Notak hartu nituen buru-mapa baten. Berak argazkia eskatu zidan eta argitaratu berri du bere testua laguntzeko.

Biharamonean Espazio Irekia genuen Eutokian, eta harako nire burua prestatzeko egin nuen goiko buru-mapa hau. Ikasten eta berrikusten nuen bitartean, prozesua zeharo gozatzen. Berrikusketa asko egin ditut espazioa ireki aurretik eta bertan dut hurrengoetarako behar dudan guztia oso toki txikian. Orokorra eta xehetasun guztiak toki baten.

Horra hor gogokoen ditugun gai biren, ezkontza, bada!

Esker mila, Asier!

Ondo bizi!

Eleder

BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM

2010/11/16

EUTOKIA KO!NSPIRATZEN: etorkizuna espazio irekian irudikatzen

deialdirako datuak:
      ostiralean, azaroak 19, 16:00etatik 21:00etara
      EUTOKIA Boluetabarri Eraikina
               http://www.eutokia.org/
               Bilbo-Galdakao Errepidea, 10, 3.a - 48004 Bilbo
               Boluetako Metro eta EuskoTren geltokien ondoan. 

Mundakara bizitzen etorri ginen irailean ( ikus aurreko asteko olatutzarrak, udagoien ederrean! http://ttiki.com/19592), Bilbon lanean jarraitzen dugun arren. Lagun on baten mezua gaur...
"... Dana dala, zure izena agertzen da noizik behin, adibidez atzo lagun batek bialdutako eposta batean, EUTOKIA proiektuaren gainean. Zur eta lur geratu naz: eposta gaztelania hutsean eta web orrira sartu eta gauza bera. Zelan da posible?"

Erantzunean nire harridura agertzeaz gain, euskarazko bertsioa ere heldu egin zaidala baietsi diot. Hura moldatu (letra etzan urdinez) eta hona dakart orain.

Goiko IRUDIA: espazioa irekitzen gure burua prestatzeko egiten ari garen buru-maparen erdiko irudia. Bukatua dagoenean blog honetara ekartzekoa. Mila esker, Lan Ekintzako Cristina Lauciricari argazkiagatik!

Proiektuan lan egiten denbora luzea eman ostean, azkenean EUTOKIA hemen dugu, Lan Ekintzak bultzatutako Berrikuntza Sozialerako Bilboko Zentroa (bizitzan surfean jakin behar ei da ondo, eta hara nora heldu garen, aurrekoan beste hau idatzi eta gero :-). Leku ona, utopiaren eta errealitatearen artean, ideien, pertsonen eta proiektu ezberdinen konexio sortzailerako, elkarte-enpresa ekimenaren eta ekintza-hausnarketaren bitartez, giza garapenean lagunduz, gizarte zabalago, berritzaileago eta solidarioago batean elkarbizitzako asmo sendoa hartuta.

Aurkezpenerako tailer batzuk antolatu ditugu taldeka burutzeko (15 eta 20 lagun bitarteko taldeak. EUTOKIA aurkezteaz gain, denok batera proiektuari buruzko buru- mapa handi bat sortzea izango da helburua. Pertsona eta kolektibo ezberdinekin harremanetan jartzeko modu bat; beraien erantzuna edo feedbacka bilatu, konplizitateak, asmoak sortu, lor daitezkeen harremanak azaldu eta adierazi, sinergiak aztertu, landu daitezkeen gaiak aurreikusi, eta abar...

Jarduera guztien artean ostiralean, azaroak 19, 16:00etatik 21:00etara talde-tailer handi bat egitekoak gara, nahi duenak nahi duenean sar daitekeen Espazio Irekia izango dugu. Guztion artean EUTOKIKO etorkizuna irudikatzen jolastuko gara. Han izango gaituzue zain!
Gainera azaroaren 15, 16, 17, 19, 20an EUTOKIA ezagutzeko bisitaldi gidatuak izango dira. Interesa duzuenok e-postaz (info@eutokia.org) edo telefonoz (630 826 598 / 944 597 720) adieraztea duzue, taldeak osa ditzagun.

Agur bero bat eta eskerrik asko komunitate eutokiarratik!!
Horraino antolatzaileen deialdiaren moldaketa. Gu orain, buru-belarri Espazio Irekirako prestatzen.
Ondo bizi!
Eleder

BM31: Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
Twitter: @Eleder_BM

2010/11/14

ESPAZIO IREKIA: OINARRIAK, LEGE BAKARRA ETA IRAGARPENA

Espazio Irekian (hemen Espazio Irekia zertan datzan, mundu mailako elkartearen webgunean) biltzean orma-irudi batzuk erabili ohi dira. Haietako batek, egun horretan bildu gaituen gaia jasotzen du. Beste batek, agenda egiten lagunduko diguten post-it sorta, eta post honetara dakartzagun beste 3 hauek espazio irekian lan egiteko modua laburtzen dute.

1. Espazio Irekiko 4 oinarriak: azken aldian (2012) honela jartzea dogu gogokoago:

4 OINARRIAK

1. Etorri garenak, jenderik egokiena
2.  Datorrena datorrela!
3. Hasi behar duen orduan hasiko da
4.  Amaitu denean, amaituta


2. Espazio Irekiko lege bakarra: ... eta kartel honetan tximeleta(k) eta erlea(k) margoztu behar genituzke ere bai...


3. Iragarpena: beste modu honetan gogokoago dugu... "Prest egon sorpresak biltzeko!" edo batzutan kartelean "Sorpresa !" testu hutsa margoztu ohi dugu, horren adierazgarri diren marrazkitxoen artean...


EUTOKIKO irekieran 3D BURUMAPA izango dugu Amasté-ren eskutik. Bertan izango gara espazioa irekitzen eta buru-mapa egiten laguntzen. Amasté-ko jendeari eta Ricardori bereziki, eskerrak bertarako gonbiteagatik eta kartel eder hauek paratzeagatik!

Ondo bizi,

Eleder
BM
31_ BILBAO: Mind Mapping-
Open Space Technology-Sormena

Twitter: @Eleder_BM