2011/05/31

OLMUÉ (Txile): WOSONOS 2011 (urriak 19-22), izan behar zuen tokian :o)

Tsss, tsss,... badakizu Espazio Irekiko aditu eta zalek osatutako talde handi bat urtero elkartzen dela WOSONOS (World Open Space  on Open Space) delakoaren karietara? Jakin bai, aurten non den egitekoa? Olmué ederrean, ba (Txile, urriaren 19-22)! Lagun handi bi dira antolaketa taldean: Juan Luis Walker eta Pablo Villoch, eta bertan izatekoa bazara, lasai, beste lagun asko egingo dituzu eta, bertan, ziur egon !

Hauxe da aurtengo munduko topaketarako gonbidapenaren muina: zeintzuk dira Espazio Irekiko Teknologiaren erronka eta aukera nagusiak Amerika Latinoan eta mundu osoan zehar? 

Espazio Irekiari buruzko jakinmina eta ikasmina izanez gero edo talde handien bileretarako teknika hau erabili ohi baduzu, oso aukera aparta da hau! Iaz Berlinen (WOSONOS 2010) izan ginen eta hango ekarpen nagusia zein izan ote zen? orduan halantxe pentsatu genuen eta orain ere horretan gaude... han egotearen eta bertako jendearekin izandako hainbeste elkarrizketen eta bizipenen gorakada! Open space spirit, esan ohi diote :o)!

Hemen info gehiago: www.wosonoschile.cl

Txi, txi, txi, le, le, le, gora Juan Luis Walker eta hango lagun handiak!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Zor-o-mena :o)

No comments: