2011/08/02

EPERDIKEROA KANTUAN: GELDIRIK EZ? ETZANDA?

Oso ondo joan zan duela hamar eguneko krakaldia = Kit Krakeko espazio irekikoa (uzt 21). Ekintza proposamen batzuk ere aurkeztu dizkigute astebetegarrenean (uzt 28). Bertan jasotako sentsazio batzuk aletzeko gengozan,... baina kantugintza nagusitu jaku barriro be...

"arteak hartuko´tsu!" esaten ei zuen gure amamak, "egon etxoten!" horren antzeko esanguraz, uste dot. Oraingoz hemen gazteleraz KIT KRAKEKO espazio irekikoaz egindako laburpena.

Kit Krakeko emaitzak aurkezteko eta agurtzeko jaialdian norbaitek "eperdikeroa..." (culo-inquieto) bota osten berez berez, eta horrelakoetan arreta jartzea komeni, besteek jakiten baitute sarri norberak baino hobeto nolakoak garen...

Gaur trenean natorrela, nota-liburuskan, zer eta "Geldirik ez egon" agertu jaku (ezagutzen sarean kantua entzungai dagoen loturaren bat?). Duela aste batzuk idatzita (kantatzen hiperzaletzen ari gara azken boladan, eta kantuak biltzen iujuuuuu:-)...

eta oso hurbil sentitzen dugu kantu hau, bai,...

Galbidea izan arren
aurrean dagoen bide hori
estarta hondoratu horietan zehar
gogoko gogoko bada
Geldirik ez egon
Geldirik ez.
Zure izenean baina zu gabe
hitzegiten dutenei
ez egin jaramonik
etsai dituzu
kontuz nirekin ere
ez itsuki sinistu.
Geldirik ez egon
Geldirik ez.
Besarka ezazu
asmo eder bat gogotik
oratu ezazu
gaurko eguna besotik
ez dezazula ahaztu
denbora hondarra dela
urre, urreduna.
Geldirik ez egon
Geldirik ez.
Besarka ezazu...

"etzanda" -hau ere sarean entzungai aurkitu ez guk :-( sentitzen dugun bezain hurbil, batzutan :-)!

Etzanda basa belar latzetan otaloreak,
lainoak goi goian, mundua geldirik,
mundua bizirik da, jiratu egingo naiz,
usaindu nahi dut lurra.
Oh, oh, oh, oh...


Hemen nago besoak zabalduta munduaren
puska bat bildurik neure altzora mundua
geldirik, mundua bizirik da, begiak itxi,
sentitu eguzkia.
Oh, oh, oh, oh...


Zeruan hiru laino, irristadan zorabio
goxorik bihotzean
laino horiekin batera doaz minak,
bildurrak, azkenean

bai, lo ondo egiten dogu lo, normalean,...:-)!

Ele-eder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Creativity
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)
www.in-fluyendo.blogspot.com (esp)   www.flowandshow.blogspot.com


No comments: