2011/12/26

EZ BELDURRIK IZAN

Ruperren kontzertuan lehengunean Kafe Antzokian. hodeien azpian diskako kantuak aurkeztu, beste pieza eder askorekin uztartuta... lagun zaharrakaz eta barriakaz egoteko parada, kantu zaharrak eta barriak gozatzekoa. Liturjia puntua. 

Oso gogokoa sorta barria, eta horren artean kantu bat Espazio Irekiko oinarrietako bati zihetz lotutakoa... Ez beldurrik izan.

Entzun, irakurri, esan,... zer dakarkizu honek gogora?



Nire atetik sartu da, sartu da zure ahotsa,
xoko ilunak, xokoak, argitu dituen poza.
Eseri mahaian, neure ardotik edan,
hau berria da eta beldur naiz, ez dakit
zer gertatuko den.

Ez beldurrik esan
eta baietz esan
datorrenari.
Baietz onartzeari 
esku beteka
emango zaizunari.

Ilargi urdinarekin bare dagoen gauak
altzoan daramatza nik hainbeste maitatuak.
Oilarrak jo du ortuan, poza barruan,
sasoi berri honetan dauzkat denon izenak
banan-banan gogoan

Ez beldurrik izan
eta baietz esan 
datorrenari.
Baietz onartzeari
esku beteka 
emango zaizunari


Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena

2011/12/12

HARGIÑENEAN: kantu bat bizipozaren alde, biba besta, biba Pellot :-)!

Azken egunotan punpaka gabiz, datorren barikuan Eutokian ZORION PUNPAK ditugula eta,... kantuek ze ederto eragiten daben bizipozean, eta Ruperren hau etorri jaku artez burura, hara ze sinplea izan daitekeen batzutan zoriona! Bideoan Manolo Garciagaz ari da Ruper, baina kantua osorik entzun gura badozu, hemen aukera hobea.


HARGIÑENEAN
Goizean goizik jeikitzen naiz hemen,
Lehen eguzkiak malloak doi gorritzen,
Auzoko bidea gora doa apalik;
Etxaburukoa baratze aldean dabil,
Patxadaz begira, begira lurrari,
Etengabe aldatuz ari den soroari.
Kantu bat goiz berriarendako,
Kantu bat bizipozaren alde.
Esaidazue, non ninteke hobeki?
Hemen jo dezaket neure musika ozenki,
Errekan igeri Goiko Olan adiskideekin,
Lo kuluxka gero bildotsen arranekin.
Anaia eta biok festara joango gara,
Gaurkoa eginda behera tabernara,
Zumetaren lanak bidenabar goza,
Kadrilla alegera: biba Pellot! Biba festa!
Kantu bat goiz berriarendako,
Kantu bat bizi pozaren alde.
Goizean goizik jeikitzen naiz hemen,
Aireak dakarren kanpai urrunak entzuten.
Hemen ederki egoten da apartean,
Barka nazala zorigaitzeko denak.

Ondo bizi, biba Pellot, biba besta!

Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Sormena
http://www.burumapak.blogspot.com/ (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)

2011/12/07

ZORION PUNPAK: zer egin Bilbo Hirian bizipozaren alde? Abenduaren 16an (ostirala) 15:00-20:00 Eutokian (Bilbo)

Aspaldian Ixi Garziagaz (Pink Gorillas)  harremanetan eta lehenegoz proiektu batean elkarlanean. Oso ilusionantea. 

Gaia, ezinbestekoa. 

Metodoa, zirraragarria, espazio irekitik hurbil baina aparte, ..."buelta bat eragin diezaiogun" ondo frogatutako eta balio handiko metodo horri dioste Ixik, erosotasuna une batez lagatzera xirikatuta,...eta zelan uko egin?  beraz, zirraraz eta jolasean hasteko gogoz... 

Hemen gonbidapena Ixiren hitzetan...

Egun on guztioi!
Urtea amaitzear dago eta badago elkarrekin gabonetako frenesiaz at, zuekin partekatu nahi dugun momentu bat.
Eutokian Zoriontasunaren inguruan pentsatzen, ikertzen eta formula berritzaileak ideiatzen gabiltza Bilbo hiri zoriontsuago bat irudikatzeko. 
Zzoriontasunari buruz solasean familia, lagun, auzokide eta ezegaunekin..
Animatzen zara? zure zoriontsu izateko trukoak partekatu nahi? Inoiz hiria zoriontsuagoa izateko tramankuluren bat asmatu duzu? Zure inguruko nor esango zenuke zoriontasun banatzailea dela?
Zatoz Abenduak 16an www.eutokia.org era. 15etatik 20:00tara bertan egongo gara.
Ume txikiekin bazatoz lasai lekua prestatuta izango dugu denontzat.
Adin eta sentsibilitate, pentsamendu, intuizio, desio... desberdinak ditugun pertsonen artean Hiria zoriontasunaren eragile izan dadin ideiak bota eta landuko ditugu.
Eta gogotsu  eta alai bagaude, haserre eta sormenez blai... ametsak ideia eta ideiak errealitate bihurtuko ditugu!

NOIZ: abenduaren 16an, 15:00-20:00
NON: Bilbon, Eutokian
DEITZAILEA: Pink Gorillas (Happy Cities) & BM31
IZEN-EMATEA:                             info@wearepinkgorillas.com
___________________________________________________________
... eta hemen gure berbatan... 
-------------------------------------------------------------------------------------------------------

Zorion punpak: zer egin dezakegu Bilbon bizipoza areagotzeko? zer egin bakoitzak bere punpatxoaren barnean? zelan elkar eragin punpen artean?

zeintzuk dira kolorez, musikaz, dantzaz, zorionez busti nahi genituzkeen espazioak? eta zeintzuk bere horretan ederrak, harmoniatsuak eta ikutu barik utzi beharrekoak?

... eta denborak, eta erritmoak? sasoiren bat, ilunegi, pisuegi, tristeegi egiten zaizuna? nola eraldatuko zenuke?

zenbat balio du zoriontasunak? eta zenbat ordaindu behar da haren truke?

heldu den abenduaren 16ko arratsaldea gai horri heldu nahi diogu modu jolasti, ireki, emankor, lasai eta bizipozez betetako batean...

eta zu ere gonbidatuta zaude! zure ekarpenek toki berezia izango dute solasaldietan eta, berbaz at, nahi duzun beste edozein modutan espresatzera animatzen zaitugu.... bazatoz?
    Eleder BuM31    Mind Mapping-Open Space Technology-Espazio Irekia