2012/09/20

Espazio Irekia AUZOLAN ekimenaren II. urtekoan (Altsasun, irailaren 28-30)

OsaTopeko egun t´erdiko espazio irekikoaren ondoren etorri zan proposamena. AUZOLAN ekimenaren II. topaketa nagusian Espazio Irekikoa egitea. Baiezkoa bizkor eman genien, oso talde bizia eta fokatua delakoan.

Altsasun izan ginen duela hiru aste edo, eta orain azken kontutxuak lotzen. 3 eguneko topaketa da eta zati bitan daukagu Espazio Irekikoa: 1. larunbat arratsaldean (3 solasaldi-tarte. 200 bat lagun espero ditugunez, tarte bakoitzean 10-15 talde aurrikusten ditugu, txokoka bilduta); eta 2.igande goizean: ekintzak proposatzeko, taldeak eratzeko eta taldeon lehenengo bileratxoak egiteko tartea. aurreko egun bietan egositako ideiak abiarazteko
Hamar egun barru, Altsasun. Hemen zehaztasunak . 3 egunetako egitaraua ikusteko, egun bakoitzaren gainean klikatu.
Gonbidapen-testua jarraian..

Euskal herriak burujabe, baietz! 

II. Auzolan Topaketak (Irailak 28,29,30 Altsasu)

 
Auzolana. Batzarra. Herri-ondasunak. Tokian tokiko burujabetza arlo guztietan. Erabakimena. Buruaskitasuna. Parte hartzea. Ardura.
  Euskal kultur-eredua: Osotasuna. Borobila, hitz oro bila. Talde-zentzua. Inguruarekiko harmonia. Berdintasuna. Elkartasuna.
Aro aldaketa dator: prestatuko al gara burujabetasunerantz jauzi egiteko?

1. Tokiko elikadura burujabea. Energia buruaskitasuna.   2. Hezkuntza molde berri propio bat. 3.Osasuna, osotasuna, herri-osasungintza. 4. Etxebizitza jabetu.   5. Hiritik herrira.
...gure sustraiei lotuz...
...gaurko eta biharko erronkei erantzuteko prestatuz.

Noiz arte eske eta zain, gure beharrak nork asetuko?
Iritsi da unea, hatoz gurekin barneko ezinegona askatzera!

Aurkituko al ditugu denon artean berori baretzeko moduak?

Informazioa eta izen-ematea: http://www.auzolan.info
Harremanetarako: info@auzolan.info


Orain arte bideratu dugun Espazio Irekikorik jendetsuena izango da (lehen esan bezala, 100 lagunetik gora luze...). Oso aberatsa izango da, ziur. 

Animatu, ahal izanez gero, zeu ere gustura ibiliko zara eta!

Ondo bizi!

@Eleder_BuM  www.in-fluyendo.blogspot.com (es) www.flowandshow.blogspot.com (en)
www.burumapak.blogspot.com (eu)   http://www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (irratikoak)

No comments: