2012/03/28

BEÑAT ACHIARY kantari inprobisatzailea

Juan Gorostidiren "Lau Kantari" irakurtzen ari naiz eta Beñat Achiary aurkitu dut bertan. Itzel interesgarria. Inprobisatzailea. Grooveshark-en 3 kanta doi, baina bideo ugari. Bat ikusten hasi eta, hara! Hortxe unARTEun, hortxe aubaldiak,...


 Improvisation en duo de Beniat Axiary (voix) et José Le Piez au festival Stimmen (suisse) sur le domaine d'art contemporain de Schoenthal. Extraits. 2005.
Plus d'infos sur les Arbrassons : www.arbrasson.com



Beñat bera ere badago, antza, azken urteotan Itsasun egin ohi duten Errobi festibalaren  eta Baionan martxoan egin ohi dituzten Martxoko Etiopikoak-en atzean.

Ikus, goza, ikas, eragin...

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)

2012/03/26

Espazioa Ixtean (Open Space topaketaren ostekoak)

Aurrekoan Eutokian izan gara Espazio Irekikoa prestatzen, fazilitatzen eta ixten (hemen gonbidapen testua  , azken txostena eta parte-hartzaile batzuen barri). Betiko moduan, egitetik ikasi, eta hurrengoetan kontuan hartzeko moduko kontutxu batzuk idatziko ditugu hemen...

 

Espazioa Ixteaz:
Aberasgarria, praktikoa, sinplea, ederra izan ohi da espazioa ixteko modua. Gaudenak jarri ohi gara biribilean eta honelako zerbait bota ohi du fazilitadoreak: "Orain egunak ekarritakoari buruz zerbait esateko aukera duzu. Zer ekarri dizu gaurkoak? Zer gogo piztu dizu geroko? Baduzu nahi duzuna botatzeko tartea, bai eta isilik egoteko aukera ere,...". Eta banan-banan jendeak hitza hartu ohi du. Azkenean, egoera zein den, biribilean jarrita gaudenok elkarri begiratzeko gonbidapena egin ohi dugu.

Kontua da, lehenengoz horrelako batera datorrenak ez duela honen berri. Eta aurrekoan, Amasté-ko Ricardok proposatu zidanak zentzuzkoa dirudi. Hasieran , goizean espazioa irekitzean aipamenen bat egin behar ote genukeen. Espazioa denen artean osatzen dugula, itxikera berezia izan ohi dala, eta danon artean egiten dugula ere bai. Hori jakinda, joan beharra duena lasai joan dadila,...

Bestetik, azken biribilak (bilera tartea)  amaitutakoan, biribil bakoitzeko norbait han berba egindakoa ordenagailuratzen izango da (ordenagailuak erabiltzea erabaki izan denetan). 20´-30´ izan daiteke. Onena, ardura hori dutenei azaldu eta talde osoa lehen bait lehen ekartzea: "hartu zerbait jan-edateko eta jarri gaitezen azken biribilean!"... Bestela energiak beherantz egingo du laster, eta harekin bat, itxierako azken biribilak zer dakarren ez dakien jendeak (azken biribila badenik ere ez, sarri) alde egingo du eta...

Txostengintzaz: aurrekoan ere idatzi dugu honetaz hemen. Aurreko osteguneko esperientzian ikasi nuena: txosten basikoa bero-berotan bidalizalea naiz. Egunean zehar lagun bat horretan adi egotea komeni da (jendeak, batez ere hasieran, argi izateko plantilla bat dutela, non gorde,...) eta egiten diren bileren txostenak tarte bakoitzaren ostean biltzea aurrez egituratu dugun txosten osora. Horrela, espazioa ixteko biribila eta ordubetegarrenean klik egin eta denek izango dute irakurtzeko aukera. Aurrez prest mezua parte-hartzaile guztien helbideekin.

Tokian bertan geratu gero, eta hantxe berotan definitu sustatzaileekin azken txosten itxurusoagoak (halako bat hbahr/nahi bagenu) izango duen edukia eta itxura. Txosten osoago hau (argazkiak eta hemen sartuko genituzke, gehienez argazkitxo bat egon behar litzateke berehala bota dogunaren azalean, konplikazioak saihesteko) astebetegarrenean bota dezakegu errez....

Orain gogotsu apirilaren 28+29rako SOLOAN BARRIKETAN dakargula eta espazio irekian. Oraingoan, sustatzaile ere bagara... Animatu!


Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  
www.burumapak.blogspot.com   @Eleder_BuM  (Twitter)

2012/03/15

un.ARTE.un (anartean)


Testutxo honi lotutako beste bat hemen: 
AUBALDIAK



Artea= artean (bitartean, anartean,...) sortzen dana. Ezerezetik. Hutsunetik. Isilalditik.... sortua.

unARTEun (un+ARTE+un =anartean): Arte jaialdi bat. Mundakan. Euskaraz. Must Eginek ertatua. 2012ko udan, uztaila bukaeran?
UN: unplugged, un,... Elektrizitaterik gabekoa eta egitura fisikorik gabekoa, tranpaldorik bez. Aski artist(ar)en tokia adierazteko ohial bat lurrean, akaso. Argi naturala. Anplifikaziorik barik,... eta muntatzeko askoz errezagoa. Artistatasunak askoz pisu/garrantzia handiagoa.
Non: herriko txoko berezietan, gozoetan, txikitxuetan. Normalean horretarako erabiltzen ez diren horietan. Ibilaldi bat laster eta horietako batzuk ikusi ahal doguz,...

...eta ahalik eta parte-hartzaileena, biribilena. Ikuslea eta artista nahastuz,... 50 lagun inguru bilduko dabezan ikuskizun ugari txoko gozo diferenteetan,...

Must Eginek euskera erabiltzea sustatu. unARTEun: ahozko artea: kantua, ipuin kontalaritza, antzerkia, hip-hopa, bertsoa, poesia irakurketa, pailazoak, magoak, koblakariak,margoa,...

Zer eskeini artistari? Loaldia (non? akordioak?) eta afaria. Diruren bat ere? Bertan egotea eta parte hartzea bera opari bihurtu dadila,...

Ideiaren zirriborroa da testutxo hau. Bota Komentario bat lasai, danon artean biribildu daigun apurka-apurka, bai?

Mustein :-)!

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)

2012/03/06

OPEN ESPEIZ: autogestio topaketak Bermion, martxoaren 17an


Nuntxakukoen mezua etorri jakun Autogestio topaketara deika. Proposamenik? Open Space-i buruzko zerbait kontatu genien eta sarrerako testu hau bidali. Testuingururako oso aproposa dala,... berehala erantzuna, gogoko dabela eta egin dezagun "open espeiz". Gaur hori prestatuteko bilera... Hona hemen feisbuken imini daben gonbidapen testua...
Busturialdeko hainbet talde batuko gara alkar ezetu eta geure artien esperientzixek konpartiteko, eta etorkizunerako proiektu barriren bat okurriduten badasku, ba hobeto!

Gura dauen edonor ahal da etorri. Batzar eredu zabal bat ezango da, open espeiz deitxutentzoiena, da... nok danokaz berbetan hasi eta berbak eruten gaitzuien lekora eruten itzi.

Inportantie! 21:00etan afaldu eingu bertan, Hermanuetan.
Jakitzeko zenbat garizen, emon izena nuntxakugauak@gmail.com helbidien, mesedez. Ostantzien kristo bat da.

22:00etan kontzertue egongo da! Urgatz eta GAS talde gaztiek.
Bale, bai, badakigu superStandard dauela Antzokixen, baie jode, zenbat bider ikusizuie ya? ;)

Be Nuntxaku, my friend!

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  
www.burumapak.blogspot.com (eus)   @Eleder_BuM  (Twitter)


2012/03/02

SOLOAN BARRIKETAN: espazio irekiko topaketa LURRA gai hartuta. Apirilaren 28 +29 Gernikan

Auzoko soloak lan.gune, bil.gune, bizi.gurne,...
Zer gogo eta zer aukera daukagu?



Hemen SOLOAN  BARRIKETAN hartako EKINTZA PROPOSAMENAK eta topaketaren laburpen-TXOSTENA

Udabarria badator, hasi dira soloak berpizten.
Lurraren indarra jaso, elikatu, lagun artean konpartidu, 
Lurrari jabetasuna emon. 
Udabarriaz barritu. Usainekaz mozkortu. 
Koloreekaz liluratu. Eguzkitan busti, 
haize finaz garbitu, gogortu, sendotu, 
alkarren ondoan gozatu, berotu, izerditu, urtu.

 Zer egin dezakegu soloko lana ahalik eta emankorrena eta gozagarriena izan daiten?
Noraino ekoiz ditzakegu egunero jakiak? Noraino jan dezakegu geuk ekoiztutakoetatik?
Zer emoten dotsegu jaten gure txikiei? Zer eskoletan? Zer etxean? Porruak hozkailuan hazten dira? Zelan aplikatu PERMAKULTURA? Nor dabil horretan? Zelan ikasi?
Lur-jabe izateaz harago, zer aukera daukagu lurra lantzeko?
Ba ote, jende multzo batek solo baten ardura hartu eta, txandaka lur sail hori kudeatzerik?
Izan ote daiteke ortuko eta soloko lana jendarteko sarea josteko osagai?
Nola uztar ditzakegu gizabanakoen, eskolaren, jende nagusiaren, udalerrien eta abarren bideak?
Zelako ospakizunak behar ditugu lurrarekiko loturaz jabetzeko?
Zer ikasi dezakegu gure nagusiengandik? Zer irakatsi behar diegu gure umeei? Zelan bizi izan dute duela mende/urte gutxi arteko asabek lurrarekiko harremana eta zer irabaziko dugu horretatik berreskuratzean?

.... Aizu!
.._lurrean lan egiteko gogoz ibili zabiz eta nondik hasi be jakin ez? .._lur-zatiren baten jabe eta bertan egiteko dagoen lan itzelak atzeraka eginda zabiltza?
.._lurrarekiko harreman estuagoan bizi gura dozu?
.._bai elikadura iturri dalako, bai sortzaile zarelako, bai elkarrekin egonzale zarelako?
  
Zeintzuk dira gure ametsak lurraren gainean?

Antzeko kezkakaz eta grinakaz gabiz Busturialdean eta patxadaz biribilean jarri eta gaiari lasai ekitea erabaki dogu. Gai premiazkoa, oso ederra eta ezin emankorragoa!

Noiz:     apirilaren 28an, larunb, 10:00-18:00     

eta ap  29an, igandea, 10:00-14:00

Non: Gernikako Auditorioan

Euskeraz irekiko dogu espazioa. Beste hizkuntzetara ere itzuliko dogu.
Jan-edatekoak tokian bertan. Lo egiteko aukera bertan, doanik.
Etorri umeekin lasai, behar daben arreta emango jake eta. 
Beste edozein premia bazenu, jakinarazi lasai.

Izen-ematea:busturialdeauzolanean@gmail.com     

Info +: 638.733.223


Metodologia: Biribilean bilduko gara eta moduhorizontaleanjardungo gara, Espazio Irekia (open space) izeneko metodoa erabilita, bizi eta sormentsu. Topaketan zehar parte-hartzaileok...
- Nahi dugun gai oro mahai gaineratuko dugu
- Gai horietaz solastuko gara nahi bezain sakon.
- Solasaldien idatzizko txostena osatuz joango gara, ikusgai izango dugu etengabe, eta amaitzean e-postaz jasoko dugu


Ederra izango da! Igartzen, kili-kili, lurra oinpean dantzan?

BUSTURIALDEA AUZOLANEAN