2012/05/26

Mugikortasuna buru-mapa baten

SF 38 arkitektura estudioko lagunek esku artean darabilten proiektu batean herri bateko mugikortasunari buruzko kontuak laburtu behar.

Nola hobeto buru-mapa baten baino?

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  



2012/05/25

BENETAN SOLOAN BARRIKETAN



Orain bai! Benetako Soloan Barriketan! Duela hilabete bateko espazio irekiko topaketaren ondorioz, eta  txostenean aurreratu genuen bezala gertuko baratze-esparientzia interesgarriak bertatik bertara ezagutzeko parada ezin hobea asteburu honetan...


Gaur (2012-V-25) Muxikarako plana: bi kedada, biak Kurtzeroko parkinean (tren-bus geltoki eta botika):
  • 15:30 Miñagotxu baserrira bisita gidatua.
  • 18:00 Aitor etabarren baserrira bisita gidatua.
Eta igandean Deustuko San Pedro plazan 11etan, Gaztetxeko baratza ta Aranbeitikoa, eta (sorpresa!) gero Ane ta Martinena Sanin.

Gero Erandio Goikoara Ur Chi Tao -ra permakulturari buruz gehiago ikastera , ariete hidraulikoa ezagutzera,...
...bokata eraman ta bertan bazkalduko dogu nahi izan ezkero.
informazio hau interesa izan dezakeenari pasako, mese? Denak ondo etorriak!


Ondo bizi!

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  

2012/05/21

POLINIZATZEN



Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  

2012/05/19

ZER DA GUNE IREKIA? (Gune Irekiko Teknologia = Open Space Technology)


Zer da Gune Irekiko Teknologia?
Gune Irekiko Teknologia (GIT edo GI, laburtuta) era guztietako jendeari edozein motatako antolakundeetan bilera eta topaketa argituak sortzen laguntzeko modu bat da. Argi geratu da, halaber, 1985etik-edo, espazioa irekitzeak, nazioarteko aitzindaritza-praktika intentzional gisa, jende arruntak elkarlanean jardungo duen antolakunde argituak sor ditzakeela eta jarraitasunez emaitza ezohikoak sortzen lagundu dezakeela.
Gune  Irekiko bileretan, topaketetan eta antolakundeetan parte-hartzaileek beraiek sortzen eta kudeatzen dute euren agenda, hau da, garrantzi estrategikoa duen gai nagusi baten gainean aldi berean emango diren lan-saio paraleloak. Gaia izan daiteke, esaterako: zer estrategia, talde, antolakunde edo komunitate babestu dezakete edo sortu daiteke lankidetzan parte-hartzaile guztien artean?
5 eta 2000+ lagunekin -egun bateko lantegietan, hiru eguneko topaketetan edo asteroko lan-bileran- honako hauxe da ohiko emaitza: antolakundean jada gertatzen ari dena (plangintza eta ekintza, ikastea eta egitea, pasioa eta erantzukizuna, parte-hartzea eta jarduna) konektatzea eta indartzea. Ikusi honako hau ere: WorkingInOpenSpace (Gune Irekian lan egitea, gidatutako ibilaldia).

Duela urte batzuk www.openspaceworld.org orrialdeko sarrera-testua euskaratu genuen. Blog honetara dakargu orain testu hura, eta azken aldian heldu zaizkigun bideo argigarri bi. Beste bideo hauek ere begiratzko modukoak izango jatzuz, sakondu nahi badozu...

ekintza proposamenekin eta (11´)
.................................................................................................
Gune Irekikoa nolakoa izan ohi den, 3´19´´ bideo honetan ikusi.


2012/05/18

ESPAZIO IREKIKO (Open Space) TOPAKETA IRUDITAN


Zelangoa izan ohi da egun bateko espazio irekiko topaketa? Hara, Christine Kohler lagunaren ekimen eder batetik ateratako laburpen grafikoa!

*********************************
EGUN BAT ESPAZIO IREKIAN, IRUDIETAN

Iturria: Koehler, Christine. 2012 «Le Forum Ouvert en images» Pp. 42-44 in Livre Blanc sur le Forum Ouvert, édité par Christine Koehler. Liburua doan sarean, hemen.

 
7:00. Gela prest
9:00. Sustatzaileak sarrera eta fazilitadoeak Espazio Irekiko metodoa azaldu (4 printzipioak, lege bakarra, agenda nola osatuko dugun,...)
9:15. Parte-hartzaileek gaiak proposatuta eguneko agenda osatu (gai guztiak ondo etorriak. 3 ordu tartetan eta azpi-espazio ugaritan banatuta)
9:45. Merkatu txikia. Parte-hartzaileek agendako gaiak aukeratu, ordutegi aldaketak proposatu gai-deitzaileei,...
10: 00. 1. solasaldi-sorta, azpi-espazio ugaritan. Ordu eta erdiko iraupena (laburtu daiteke, luzatu daiteke,...)
11:30 2. solasaldi sorta
14:00 bazkal ordua, eta ondoren, egunekoari berrekin, 15:30etako 3. solasaldi-sortaz
Egun osoan zehar jan-edatekoak gertu,
berez sortuko diren agendatik kanpoko elkarrizketetarako "humusa"
 
Eta solasaldi bakoitzeko deitzaileak, bukatu eta geroago, 
txostentxoa egiteko ardura, ordenagailu-txokoan. 
Horiek guztiak elkarri josita, egunaren bukaeran egunekoaren txostena denen eskura

Eta bitartean, egunean zehar, sortzen ditugun txostentxoak 
bertaratuek irakurtzeko moduan, informazio-orman

17:00 Ixteko, guztiak bildu berriz biribil nagusian...


... eta bakoitzak egunekoak ekarritakoak, piztutakoak, geroko asmoak azaltzeko aukera

****************************
Kontuan izan: topaketaren luzeraren araberakoa izango da espazio irekikoaren emaitza.
  • Egun batekoa (edo laburragoa) izanik, gaiari buruzko elkarrizketa ganorazko baterako  emango digu.
  • Egun bi eta erdikoetan, gaiari buruzko sakontze-elkarrizketa gehiago izan ohi da bigarren egunean, eta ekintza proposamenak, taldeak osatutzea, ekintzetarako lehen urratsak definitzea, lehentasunak ezartzea,...
  • Tarteko luzeretan (egun eta erdi, egun bi) ekintza gaiak eta taldeak definitu daitezke ere bai.
2012ko apirilean izandako SOLOAN BARRIKETAN, esaterako, bigarren egun erdikoa ekintzara bideratu genuen. Hemen orduko hartan proposatutako gaiak,...

Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena  

2012/05/02

Joan-Jin = Yin-yan: Her-tzai-nak :-)!

Isilik inola ez, hobe da abestu...
Bata joan, bestea etorri.
Tito Aldama joan da (2012-III-29).
Horrek Hertzainak zuzenean bildu ditu ostera be (Gasteizen, 2012-IV-28).



Beste .lotura honetan "Ta zer ez da berdin" kanta larunbatekoan, Ruper bera ere korutan!
Eta gu, artean jakin barik, Soloan Barriketan, ai, ai, ai!

Kantau hil arte :-)!


Eleder BuM31    Buru-mapak-Espazio Irekia-Sormena