2012/06/27

Hazia ureztatzen


Gurasoak posta-zerrendara heldu zaigu Vimeon jarritako testua eta jatorriko mezutik ateratako beste berba batzuk kopi-itsatsiak jarraian, eta gako-hitz eta esaldiak geuk baltzeztatuak.
Haziak, bizitzaren muina gordetzen duten gorputz txikiak.
Hazi ugari daude gure bihotzetan gorderik noiz ureztatu zain, noiz hazi zain. Batzuk gure betikotasunean lo geratzen dira eta bakan batzuk bidean elikatu eta lore, zuhaitz, fruitu edo sasi bilakatzen dira barne ekosistema elikatuz. Norberaren lurraldetan eta baratze kolektiboetan ernaltzen diren haziak daude.
Kondaira hau hazi baten istorioa da. Sortutako zuhaitzak hosto eta lore ugari eman ditu eta horietako bat oso berezia da…
Pasioz sortzen ditugu ideiak
irudimenaz biluztu
eta mimoz gauzatu

.............................................................................................. Nora Barroso
... haurdunaldiarekin batera sortu den barne-lanketaren emaitza da ipuin moduan islaturik... Istorio batzuk harrietan idazten dira, beste batzuk aldiz egur edo paperean. Askotan, hitzak baino irudiak erabiltzen dira ipuinak kontatzeko. Hemen kontatuko dudan kontakizuna (bideoaren bukaeran) barnean sortu, buruan hazi eta azalean marraztu den hazi baten bizitzaren zatitxo bat da. Batzuetan gauza handiak literatura txikian idazten direlako…

Ekintzari berari buruz (margoztea, grabatzea, erakustea,...), zalantzak guk, gure nagikerixan... Zertarako?

Hori bai, zein ederra kantua, e?

Goza erditzea, goza jaiotzea, goza bizia :-)!


Eleder BuM
www.burumapak.blogspot.com (eu)   @Eleder_BuM  (Twitter)
http://www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (irratikoak)

2012/06/07

Puztu espazio irekia! (Open Space Urtxintxa Eskolaren 25. urteurren jardunaldietan)

Irratira ekarri genuen Berbaz duela hilabete batzuk Urtxintxako Amagoia (hemen solasaldia entzuteko modua). Aspalditxoko sare-laguna bera,...  eta orduko hartan sortu zen gerora elkarlanean zeozer egiteko aukera. 
Bihar eta etzi (ek 8+9) Espazio Irekiko tartea izango dugu Bilborocken, Urtxintxak 25 urte egiten dituela-eta prestatzen ari garen topaketaren baitan. Plan ederra biharkoa: hitzaldiak eta goizean hasita, elkarrekin bazkaldu, hitzaldi gehiago eta 17:00etan espazioa ireki... zapatu goizari umorezko tantez egunon, hitzaldi gehiago, espazio irekian berrriz ere, klownklusioak, elkarrekin bazkaldu,... eta sorpresa ugari! Plan hoberik?
Bakearen bidean eta gatazka egoeretan, aisialdia giltza!
(Urtxintxa Eskolaren 25. urteurrenean)

PIZTU, POZTU, PUZTU!

Piztu genuen aisialdi hezitzailearen puxika duela mende laurden, eta gaur arte, belaunez belaun, ehunka gazte euskalduni esker elikatu da proiektua. Pozten gara zuokin guziokin sortutako ufadek ilusioz eta indarrez puztu dutelako Urtxintxa.


Bazatoz zu ere putz egiten?

Espazio Irekikoa: Bilborock-en
ostiralean, ek8, izango gara 17:00-19:00 artean eta 
larunbatean, ek9, 11:30-13:30 artean 

Hemen programa eta izen-emateko xehetasunak, eta hemen behean Urtxintxak argitara emandako barripaper berezia...

Ilusio handiz, biharko prestaketan,

ondo bizi!

Eleder BuM (Bilbao underground Mayor :)
www.burumapak.blogspot.com (eu)   @Eleder_BuM  (Twitter)
http://www.bilbohiria.com/gaika/berbaz (irratikoak)