2013/05/02

Espazio Irekiaz ikasten, Urtxintxa Eskolan

Aurreko egunean Urtxintxa Eskolan izan gara. Parter-hartzean trebatzeko ikastaroaren barruan Espazio Irekiari (Open Space Technology) buruzko ordu pare baterako ardura izan dugu.

Oso gustora bertan guztiak, interes handiz, oso jende interesgarridxe, politto;-)!

Espazioa irekitzeko sarrerakoa eta itxierakoa egin genituen, 4 oinarriak eta lege bakarra azaldu, historia apur bat eta istorioren bat,... eta artean, bertaratutakoen zalantza batzuen inguruan solasean jardun.

Gainera, buru-mapa bat atera zitzaigun, ikastarotxoa nola bideratu pentsatzean,....

Urtxintxa Eskolan izandakoen jakin-minak hemen:
 
Horiei erantzuteko asti gutxi izan genuen han, baina aurrerantzean helduko diegu, suertatzen den heinean.

Han izandakoentzat eta gura duenarentzat, noizean behin egokitzen dugun sarrera testua: Zer da espazio irekia?  Testuaren sarreran espazio irekikoa ikusteko bideo ugari.

Esker mila gonbiteagatik Urtxintxatko Aiora, Maitane, Amagoia,...

Bizi!

No comments: