2013/05/14

Ez duzu atxakiarik


Bulegoan lagunekin berbaz, "ez pentsatzea, ez jakitea,... hobe, akaso, bildurra ematen du eta gauza batzuk jakiteak,..." eta horrelakoak entzun.  Besteak, "ezetz, egiak askatuko hau, hobe asko jakin, ikasi,... eta gelditu eta hutsik egoteko astiagaz tartekatu jakin nahi hori,..."

Hertzainen kantu hau etorri jaku burura: "Ez duzu atxakiarik". Berba betegarriak, oso,...

Ote da ezer txarragorik
pentsatu eta edan ez
bizi eta ez pentsatu
esateko ezer ez eduki
lanik ez egin
edo ondo geratzea baino?

Egin dezakezuna da
pentsatzeke barre eitea,
pentsatu eta ez eitea
sortu eta ez erakustea,
besteen barruko arra
lasaitzeko ari izatea:
zeuk zeure buruari
iruzur egitea

Guztia gaizkiago
jarri daiteke,
guztia gaizkiago
jarri daiteke.

Euri ugari egingo du
ubiderik ez denean
eta gorrari tokatzen zaio
Coca-cola diska sorta.
Bizitzearen sentitzea!
Bizitzearen sentitzea!

Guztia gaizkiago
jarri daiteke.
guztia gaizkiago
jarri daiteke.

Eta zer saiatuko bazina
barre egin pentsatu eta
edaten,
pentsatu, bizi eta egiten,
sortzen eta ikertzen
eta esango didazu
nola doakizun
lan eginez edo egiteke,
lan eginez edo egiteke

Oraingoaz behintzat
ez duzulako erreumarik
ez eta San Vitoren dardarik
ez duzu atxakiarik.

Oraingoaz behintzat
ez duzulako erreumarik
ez eta San Vitoren dardarik
ez duzu atxakiarik.


Kanta eder horren bideorik topatu ez sarean,
ba orain bolo-bolo ibiliko diren
Anai-Arrebak datozkigu koktela osatzen.


Maite zaitut, ez !!!

Pentsatu, bai, hutsunaldiak ere bai, eta dantzan,... eutsi dantzan, baaaiiii, oso ondo pasaaaa !!!

No comments: