2014/10/28

Lagun bat


Gaur, Natalie Idoetagaz Berbaz ibili gara Bilbo Hiria Irratian. A ze plazerra! Eta ze zori ona, Ibon Burgoa teknikaria izatea ondoan, hara goazenean kantak aukeratuz eta gure mundua kanta ederrez zabaltzen! Elkarrizketaren ildoan ezin hobeto bat egiten duten kantak aukeratzen zur eta fin bera gaur be! 
(Hitzak hemen jasoak)
Bada gorroto dudan lagun bat. 
Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
“ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit,
“laprast eroriko zara lurrera”.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Futbolean jolastu nahi dudanean
“ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit,
“ipurdi azpitik sartuko dizute gola”.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Gustuko neskarengana hurreratzean
“ez, ez, ez, hobeto ez,” esaten dit,
“ez du zurekin nahiko berak”.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Anaia txikiari musu eman nahi diodanean
“ez, ez, ez, hobeto ez” esaten dit
“esnatu egingo da berehala”.
Bada gorroto dudan lagun bat.
Lagun horren izena Lotsa da.
“Ez, ez, ez, inola ez” esaten diot gauero
“bihar ez dizut kasurik egingo bada”.
@Eleder_BuM    www.burumapak.blogspot.com  
www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2014/10/19

Zer? H@zkuntzari!



Heldu den asteburuan (urriaren 24 eta 25ean), H@zkuntzari Gune Irekia, Laboragunean (Leioa).

H@ZKUNTZARI: ze erronka eta ze aukera daukagu ikasketan, hazkuntzan, hezkuntzan,…?Gune irekia, urriaren 24 eta 25ean (10:30-19:00) Laboragunean (Leioa) 
Izena emateko orriaH@zkuntzari-kartela
Ikasi, hazi, hezi,… eremu mugagabea, atez, hesiz, bidez, lehioz eta aukerez betea.
Zer, non eta norekin ikasi eta konpartitu? Ze alternatiba daukagu? Balio digute? Beste aukera batzuk behar ditugu? Nola egin hori?…
https://hezkuntzari.wordpress.com

Bazatoz zeu be?

Bidai eder honetan, h@zkuntzari buruzko baliabide zerrenda oparo hau topatu dugu bidean,

Bizi!

@Eleder_BuM    www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

2014/10/16

H@zkuntzari: (Gune Irekia/Open Space, urriaren 24+25ean Leioan)

H@ZKUNTZARI: ze erronka eta ze aukera daukagu ikasketan, hazkuntzan, hezkuntzan,…?
Gune irekia, urriaren 24 eta 25ean (10:30-19:00) Laboragunean (Leioa)
Izena emateko orria
H@zkuntzari-kartela
Ikasi, hazi, hezi,… eremu mugagabea, atez, hesiz, bidez, lehioz eta aukerez betea.
Zer, non eta norekin ikasi eta konpartitu? Ze alternatiba daukagu? Balio digute? Beste aukera batzuk behar ditugu? Nola egin hori?…
Ikasteko baldintzek gure osasunean, harremanetan, hazteko aukeretan eta komunitatearen ongizatean eragiten dute. Guztioi eragiten digu gai honek: familiari, leinuari, auzokoei, politikariei, kazetariei, gizarte laguntzaileei, hezitzaileei,… gutako bakoitzari, jaiotzen garenetik zulora joan arte.
Badakigu, bai, gero eta jende gehiago ari gara bila eta eraikitzen. Ikastea-heztea ulertzeko modu zahar-berriei erantzuteko guneen bila. Eta gainera, gero eta argiago, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, Ikasketa eta heziketa ardura dagoen guneetan eta haien eraldaketan parte izan nahi dugu.
Eta, gero eta gehiago garenez, gero eta ahalmen handiagoa dugu hazteko. Hortik piztu zaigu grina:ikasi-hazi-hezi hirukiaren inguruan patxadaz hausnartzeko gunea irekiko dugu.
Eta ederra izango da! Indarrak biltzeko, nahas-mahasteko, elkar-ikusi, -hartu eta-laguntzeko…H@zkuntzari! Bazatoz zu ere?
- Noiz?             Urriaren 24 + 25 (ostiralean eta larunbatean 10:30-19:00)
- Otorduak:    Bakoitzak ekarritakoa mahaian jarri eta konpartituko dugu
- Umeekin zatoz? Laboragunetik gertuko espazio baten zaindu ditzakegu
- Izena emateko (plaza mugatuak): Formulario hau bete urriaren 22rako (5 min).
- 20 €. Antolaketa+zaintza gastuetarako.
- Bekak ere badaude kasu berezietarako. Jarri harremanetan.
- Beste edozer behar duzu edo adierazi nahi diguzu? Info+:
hezkuntzari@gmail.com    Tel: 661.226.847
Gune Irekiko (Open Space) metodoaz jardungo gara, oso modu parte-hartzaile, armoniatsu, sormentsu, sinple eta eraginkorrean,…
  • Zeuk nahi dituzun gaiak eta jardunak proposatu ahalko dituzu.
  • 90´ko guneak izango ditugu proposatutakoei heltzeko
  • Txoko bakoitzeko idatzizko txostena osatu eta ikusgai izango dugu etengabe eta e-postaz bidaliko dugu
H@ZKUNTZARI

2014/10/10

Gaztekaldia (Gune Irekia)

Ei, gazte zelan zabiz gaur egungo zurrunbiloan? GazteKaldia, Gune Irekia urriaren 25ean Bilbon. 
Goian duzu gonbidapen testua, eta Pernan Goñiren eskutik, Gune Irekia zelangoa izan ohi den azalpen ederra!

Hemen, fazilitadore ibiliko den Ixi Pink Gorillas, Gune Irekia zelangoa izan ohi den azaltzen,...
Egun horietan, H@zkuntzari Gune Irekiari eusten ibiltzekoak gara gu.

Zorte on!

@Eleder_BuM    www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  
http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz

Bagara eta Bagoaz (Otxandion be)



Azken hamarkadetan nabarmen jo izan dogu gero eta gure txokorago, indibidualismora, bakoitza-bere-poxpolo-kaxara.

Ta Otxandion bebai.

Eta gatxa da, baie ari dire, han be, komunidadea indartu gurean,... HerriOla izenpean. HerriOlaren oinarriak argi azaltzen dira bertan.

"Bagara eta bagoaz" 25, ko bideo hau horren erakusgarri.

Udabarrian Gune Irekia izan genuen bertan, eta eskertuta gagoz, gonbidatu gintuztelako eta ederto hartu gintuztelako. Plazerra!

@Eleder_BuM    
www.burumapak.blogspot.com  www.flowandshow.blogspot.com  

http://in-fluyendo.blogspot.com.es
www.bilbohiria.com/irratsaioak/berbaz